Dagoeneko 470 etxetan daukate ke detektagailua

Anboto 2015ko mar. 16a, 09:31

Suteen aurrean prebentzioa lantzeko helburuagaz, Elorrioko etxeetan ke detektagailuak ipintzeko egitasmoa jarri zuen martxan udalak, 2012an. Hain zuzen ere, etxeko kide guztiak –bakarrik zein taldeka bizi– 80 urtetik gorakoak direnean instalatzen dute sistema. Egunotan, egitasmo horren hirugarren faseari ekin diote, eta beste 55 aparatu ipini dituzte;  horrela, dagoeneko 470 etxetan daukate ke detektagailua.


Joseba Mujika alkateordeak azaldu du egitasmoak garapen ona eduki duela, eta horregatik erabaki dutela zabaltzen jarraitzea: “Suteen kontrako sistema horren aplikazioak emaitza bikainak eman ditu aurreko faseetan. Hori dela-eta, udaletik, programa horren onuradun kopurua zabaltzea erabaki dugu, 80 urtetik gorako pertsona guztiak babestu ahal izateko”.

Instalazio horiek eta mantentze lanak ordaintzeko, 10.000 euro erabiliko ditu udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!