Ume saharauiak etxean hartzeko deia egin du Lajwadek

Anboto 2015ko mar. 11a, 10:25

Sahararen aldeko elkartasuna sustatzen duen Lajwad elkarteak udan ume saharaiuak etxean hartzeko deia egin du. Oporrak Bakean egitasmoaren barruan kokatzen da proposamena, eta Gaindi dezagun harresia leloagaz zabaldu dute. Hiru dira ekimenaren helburu nagusiak: umeak udan basamortuan egiten duen berotik babestea, elikagai eskasiari aurre egitea eta osasun azterketak ahalbidetzea.


Umeak etxean hartzeko programan parte hartu gura dutenek apirilaren 10era arteko epea edukiko dute izena emateko. Gainera, martxoaren 26an batzar ireki bat egingo dute, 19:00etan, Iturrin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!