Semaforoa ipiniko dute San Agustinen

Anboto 2015ko mar. 5a, 18:00

Gaur hasi dira San Agustin auzoan semaforoa ipintzeko lanak.  Joseba Mujika alkateordeak prentsa oharrean adierazi duenez, iazko udazkenean izandako istripuaren ostean –pertsona bat hil zen auto batek harrapatuta–, bertan semaforo bat ezartzea eskatu zioten Aldundiari. Izan ere, Aldundia da BI-3331 errepidearen kudeatzailea.

Erakunde biak akordiora batera heldu ziren, eta semaforoa ipintzeko egitasmoa martxan dago.
Aurrerantzean, oinezkoek botoia sakatzean, semaforoa gorri ipiniko da. Gainera, biribilgunearen eta pasagunearen artean 60 km/h-ra murriztuko dute abiadura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!