Iturri kultur etxeko itoginak konpontzen hasi da udala

Anboto 2015ko ots. 24a, 10:47

Udala hasi da Iturri kultur etxeko itoginak konpontzen. Udalak 30.000 euroko aurrekontu bategaz sustatu ditu obrak, eta teilatu berria egiteaz gainera, barrualdeko sabai-faltsua eta kaltetutako horma ere berrituko ditu.

Bertako lokalak erabiltzen dituzten hainbat elkartek kexa agertu zuten duela aste batzuk, larrialdi irteeran itoginak zeudelako, eta sabaiaren egoeraz kezka agertu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!