Aurtengo bizikleta martxak 8-16 urte bitarteko gazteentzako ibilbidea ere izango du

Anboto 2015ko ots. 24a, 09:31

Martxoaren 8an goizeko 10:00etan hasita Elorrioko XVI. mendi bizikleta martxa ospatuko da. Aurtengo ediziorako ibilbidea aldatu dute eta 8-16 urte bitarteko gazteentzako ibilbidea ere egin dute.

Elorrioko XVI. mendi bizikleta martxak lau ibilbide izango ditu. Lehenengoak 8 kilometro izango ditu; bigarrenak 20,5 kilometro; hirugarrenak 25 kilometro eta azkenak 33 kilometro. Ibilbide denen irteera eta helmuga plazan izango dira. Inskripzioak, martxa hasi baino ordu bete arinago egin ahal izango dira plazan bertan, 5 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 15 euro federatu gabeak, federatu gabe daudenei eguneko lizentzia egiten zaie. Ibilbide luzeetan hornidura puntu bat egongo da eta amaiera edariak eta jatekoa txirrindulari guztientzat. Horrez gain bizikletak gabitzeko aukera eta nahi izanez gero dutxatzeko aukera ere izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!