Zapatuan Elorrioko gaztetxearen 27.urtemuga ospatuko dute

Anboto 2015ko ots. 18a, 16:20
Iazko familia argazkia. Inauteri giroan ospatu zuten 26.urtemuga.

27 urte pasa dira dagoeneko Elorrion gaztetxea sortu zenetik. Gertaera hori gogoratzeko eta 27. urtemuga ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute gaztetxekoek zapaturako. Umeentzako antzerkia, bazkaria eta kontzertuak iragarri dituzte, esate baterako.


Goizeko 11:00etan elkartuko dira, egunari hasiera ekitaldi bategaz emateko. 12:00etan ekintza bi egongo dira aukeran; alde batetik, umeentzako antzerkia eta, bestetik, triki-poteoa. 14:00etan omenaldia egingo dute, eta 14:30ean bazkarian batuko dira. 19:00etan talde argazkia aterako dute, eta, ostean, kontzertu akustikoak eskainiko dituzte Mundu unplugs-ek, The Ramones-ek eta Tupper Ordorikak. Gauez, 22:30etik aurrera, Akerbeltzen erromeriagaz dantzatuko dute lehenik, eta, jarraian, DJ Bullek ipiniko du festarako musika.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!