Ibaialde egitasmoari buruzko erakusketa, Iturri kultur etxean

Anboto 2015ko ots. 17a, 09:31

Ibaietako ekosistemak ezagutzera ematea helburu duen Ibaialde egitasmoaren inguruko erakusketa zabalduko dute, Iturri kultur etxean, gaur. Otsailaren 27ra arte egongo da erakusketa zabalik.

EAEko ibaien inguruko askotariko informazioa biltzen duten hamar panelek osatzen dute erakusketa. Besteak beste, uraren kontsumoaren eta kutsaduraren inguruko informazioa, edota ibaiek gure kulturan duten garrantziari buruzko argibideak ematen dituzte panelek.

Ingurumen Hezkuntzako programa bat da Ibaialde, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen eta lurralde politika sailak bultzatzen duena. Hainbat talde ekologistak, kirol taldek, ikastetxek, eta udalek hartzen dute egitasmo horretan parte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!