Igerilekuetako berdeguneak 1.000 metro karratu gehiago izango ditu

Anboto 2015ko ots. 11a, 14:27

Elizaldeko igerilekuetan, eremua zabaltzeko obra egingo dute datozen hileetan. Hain zuzen ere, atseden hartzeko berdeguneak 1.000 metro karratu gehiago izango ditu. Horrela, aurtengo udatik aurrera  espazio zabalagoa edukiko dute igerilekuen erabiltzaileek.


Obrak 14.000 euroko aurrekontua dauka, udalak azaldu duenez. Eremu berrian belarra erein eta landatuko dute, eta lan hori amaitzean, hesia ipiniko dute instalazioa ixteko.

Iaz inauguratu zituzten Elorrioko kanpoko igerilekuak. Udalak zerbitzuaren arrakasta nabarmendu zuen; 1.200 bonu atera zituzten herritarrek, eta horiez gainera, egun bakarreko 10.000 sarrera saldu zituzten. Egun arrakastatsuenean ia 900 erabiltzaile batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!