Estatu mailan aitzindari da Elorrioko adinekoentzako laguntza zentroa

Anboto 2015ko urt. 23a, 10:54
Ardanza diputatua, eguaztenean, Elorrioko zentroan.

Estatu mailan aitzindari da Elorrioko adinekoentzako laguntza zentroa. Izan ere, Libera-Ger izeneko sistema ezarri duen lehenengo zentro publikoa da; horren bidez, adinekoak lotzeko edo eusteko neurriak gutxituko dituzte. Lokarriak eta oheko gerrikoak erabili ohi dituzte zentroetako beharginek adinekoei laguntzeko, eta Elorrion horiek gutxiago erabiltzeko protokoloak ipini dituzte martxan. Gainera, pausoak ematen jarraitzen dute, eta Libera-Ger arautegiaren hirugarren faseko ziurtagiria jaso berri dute.

 

Aldundiak prentsa ohar bidez azaldu duenez, Libera-Ger metodoa ondo ikusia dago medikuen artean.

Ardanzaren bisita
Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du laguntza zentroa, eta bertatik bultzatu dute Libera-Ger metodoa. Hori dela-eta, Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatuak Elorrioko zentroa bisitatu zuen eguaztenean. Bertako beharginak zoriondu zituen sistema ezartzearren, eta erabiltzaileak agurtzeko ere aprobetxatu zuen bisita. 64 plaza dauzka egoitzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!