Brigadarako lan poltsa osatuko du Elorrioko Udalak

Anboto 2015ko urt. 21a, 09:15

Udal brigadarako eta garbiketa zerbitzurako lan-poltsak osatuko ditu Elorrioko Udalak. Helburua da oposaketa bidez sortzea poltsa hori, gero, aldi baterako kontratazioak egiteko. Interesa daukatenek otsailaren 2ra arte edukiko dute prozesuan parte hartzeko eskaera egiteko aukera.


Hautagaiek lau azterketa egin beharko dituzte. Lehenik,  galdera teorikoak batzen dituena. Hamar puntu balioko du, eta bost lortu beharko dira baztertua ez izateko. Bigarrena, teoriko-praktikoa. Hogei puntu balio du, eta hamar lortu beharko dira gutxienez. Hirugarrena, euskararen 1. hizkuntza eskakizuna frogatzeko azterketa izango da. Azkena, elkarrizketa pertsonalean oinarrituko da.  

Brigadakoaren lana, hiri altzariak instalatzea eta parkeak garbitzea izango da, adibidez. Garbitzailearena, ostera, lorategiak, kaleak eta estolderia garbitzea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!