'El Papus' aldizkari satirikoaren historiari buruzko erakusketa, otsailera arte, Elorrion

Anboto 2015ko urt. 12a, 13:31

El Papus: atentatu baten anatomia erakusketa izango da otsailaren 13ra arte, Iturri kultur etxean ikusgai. Ediciones Amaika taldeak 1973 eta 1986 urteen artean argitaratu zuen astekari satiriko hori.

Garaiko ezarritako balioei umore beltzagaz erantzuten zion El Papus aldizkariak, eta puritanismoa, errepresioa, erlijioa eta polizia izan ziren bertako komikigileen satiraren jomuga.

Eskuin muturreko taldeen mehatxuak eta zentsura jasan zituzten aldizkariko langileek. 1977an, Triple A talde faxistak erredakziora bidalitako lehergailuak Joan Peñalver atezaina hil eta 17 langile zauritu zituen.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!