'Iraultza egunero' dokumentalaren emanaldia, Iturrin

Anboto 2015ko urt. 12a, 12:35

Everyday rebellion dokumentalaren emanaldia eskainiko dute, etzi (urtarrilaren 14an), 19:30ean, Iturri kultur etxean.

Occupy Wall Street, 15M, edo Udaberri Arabiarra bezalako protesta baketsuei buruzko dokumentala da Iranen jaio eta Austrian bizi diren Riahi anaiek zuzendurikoa. Espainia, Iran, Siria, Ukrainia, AEB, Erresuma Batua edo Serbiako azken urteotako mobilizazioen kontakizuna da dokumental honetakoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!