Gaurtik zapatura Erregenak ospatuko dituzte Gazetan

Anboto 2015ko urt. 5a, 12:31
Iaz kofradiaren 400.urteurrena ospatu zuten Gazeta auzoko lagunek.

Gaur iluntzean afariak emango dituzte Gazetako Lagunarte Kofradiako kideek. 22:30ean Luhartz taldearen erromeria izango dute, eta goizaldean berakatz-zopa eta txokolatea banatuko dituzte.

Bihar, Errege egunez, 11:30ean meza izango dute, eta amaitzerakoan, Besaide dantza taldekoek emanaldia eskainiko dute. 13:00ean herri kirolak izango dituzte: Eusko Label binakako Aizkora Txapelketa eta harrijasotze erakusketa.

Eguaztenean ere meza izango dute 11:30ean, eta ostean, Andrentzako XLI. Briska Txapelketa jokatuko dute.

Zapatuan amaituko dituzte Gazetako Erregenak. 21:00ak aldera auzo afarian batuko dira, eta, afal ostean, erromeria izango dute Kupela taldearekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!