Athletic eta Elorrioren arteko futbol partidua haur kategorian

Anboto 2014ko abe. 22a, 12:00

Hilaren 27an haur kategoriako gazteek Elorrion jokatuko duten txapelketako partiduetako bat da.

Haur kategoriako sei futbol taldek Gabonetako Futbol Txapelketa jokatuko dute Elorrioko Eleizalde zelaian abenduaren 27an. Taldeak multzo bitan banatuko dituzte: A multzoa Elorrio, Athletic Club eta Lakua Gasteiz taldeek osatuko dute; B multzoa Santanderko Racing, Errioxako Berceo eta Pamplona futbol taldeek.

Goizean sailkapen faseko sei partidu jokatuko dituzte. Horietako batean Elorrio eta Athleticeko gazteak neurtuko dira. Multzo bakoitzeko aurreneko bi taldeak 15:45etik aurrera jokatuko diren finalerdietarako sailkatuko dira. Bi talde onenen arteko finala 18:00etan hasiko da.

Sarrera hiru euro izango da; euro bi futbol taldeko bazkidea denarentzat. 21urtetik beherakoentzat sarrera doako izango da.

Honako hauek dira sailkapen faseko partiduetako ordutegiak:

09:30; Elorrio-Lakua

10:10; Pamplona-Berceo

10:50; Athletic-Lakua

11:30; Santanderko Racing-Berceo

12:10; Athletic Club-Elorrio

12:50; Santanderko Racing-Pamplona

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!