Álvarez Arruabarrenak margoturiko gertuko paisaien erakusteta

Anboto 2014ko abe. 24a, 09:00

Abenduaren 26tik 30era arte egongo dira Jose Luis Álvarezen margoak, Iturri kultur etxeko erakusketan, ikusgai. Goizetan, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:30etik 21:00etara egongo da erakusketa zabalik.

Durangaldeko eta Debagoieneko hainbat txoko jaso zituen Jose Luis Alvarez Arruabarrena (Elorrio, 1924 - Donostia, 2011) margolariak, besteak beste, bere koadroetan. Basoak, nekazal guneak, baserriak, zein kostaldeko paisaiak ere margotu zituen bere ibilbide artistikoan zehar.

Galdategietan piezak diseinatzeko marrazketa teknikoa lantzen hasi zen oso gaztetan, eta ondoren, Iruñeako arte eskolan ikasi zuen marrazketa artistikoa. Bere margolanek sosegua, bakea edota oreka bezalako sentsazioak eragiten dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!