'Elorrixoko berbetia' liburua aurkeztuko dute martitzenean

Anboto 2014ko abe. 15a, 09:17

Azken urteotan herriko hizkera batu eta aztertzen ibili da Badihardugu elkartea, hainbat elorriarren laguntzarekin. Egindako lana 'Elorrixoko berbetia' liburuan kaleratu dute, eta martitzenean, 19:00etan egingo dute liburuaren eta hizkera batzen duen webgunearen aurkezpena Iturri kultur etxean.

Ikerketa egiteko, Elorrioko hainbat pertsona nagusi elkarrizketatu dituzte, eta Elorrioko euskararen nondik norakoak definitzeko lan-talde baten laguntza izan dute. Liburua osotzeaz gainera, webgune bat ere atondu dute herriko berbakeraren ezaugarriekin.

Hiztegia, esaera eta esamoldeak eta aditz formak, batu dituzte, besteak beste, liburuan eta webgunean.

Aurkezpenera joaten diren guztiei liburuaren ale bat emango diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!