Etzi egingo dute Errebonbillo kaleko margo lehiaketa

Anboto 2014ko aza. 13a, 10:33

Iturrizoro elkarteak antolatzen duen Errebonbillo margo lehiaketaren XXV. edizioa burutuko dute, zapatuan, Elorrion. Aire zabaleko margo lehiaketa da.

Zapatuan, Iturri kultur etxean eman beharko dute izena parte hartu gura dutenek, 09:00etatik 10:00etara. Kultur etxean zigilatuko dituzte parte-hartzaileek lehaketako margolanak egiteko erabiliko dituzten euskarriak.

Egunean zehar Elorrion egindako margolanak 14:30ak baino lehen entregatu beharko dituzte lehiaketako parte-hartzaileek, eta lau sari banatuko ditu epaimahaiak: 600 eurokoa izango da lehenengoa, 400ekoa bigarrena, 300ekoa hirugarrena, eta 150ekoa herriko lanik onenari emango diotena. Zapatuan bertan, 18:00etan egingo dute sari-banaketa.

Errebonbillo margo lehiaketara aurkezturiko obrak, azaroaren 17tik abenduaren 1era arte ipiniko dituzte antolatzaileek, Iturri kultur etxean, ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!