Barikutik zapatura, 24 orduz zinemagile izateko lehiaketa

Anboto 2014ko urr. 30a, 14:01

17:00etan Ateneoan hasiko da zirrara. Arriola kultur aretoaren 24 Ordu Digitalean lehiaketarako oinarriak ezagutzeko ordua izango da. Gaia, objektua, eta gehienez lau minutu izan behar duten lanetan agertu beharreko esaldia jakingo dute bariku arratsaldean. Zapatuan 17:00ak aurretik lanak entregatu eta 22:00etako gala berezian ikusiko dira lanak. Bideoan, iazko lan guztiak.

 

Informazio gehiago www.arrriolaka.com webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!