Bi egunetan agortu dira erosketetarako beherapen bonuak

Anboto 2014ko urr. 15a, 11:06

Antolatzaileek espero lez, gutxi iraun dute erosketak egiteko hamar euroko deskontua ematen zuten 1.000 bonuak. 'Dendarik denda' kanpainaren "arrakasta itzela" nabarmendu du Joseba Mujika alkateordeak.

Udalak eta EME merkatarien elkarteak bultzatu dute kanpaina, herriko merkataritzari bultzada emateko helburuagaz. Udalak 10.000 euro ipini ditu, eta horren bidez hamar euroko deskontu edo beherapen bonuak atera dituzte. 1.000 bonu egon dira Turismo Bulegoan, eta egun bitan agortu dira. Jendeak ez zeukan momentuan bertan ordaindu beharrik. Azaroaren 30era arte trukatu ahalko dituzte herriko dendetan, eta momentuan bertan egingo diete hamar euroko beherapena. Kanpainagaz bat egin duten komertzioek kartel bat edukiko dute erakuslehioetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!