Ehundaka elorriar batu ziren Endika Ruanoren heriotza salatzeko

Anboto 2014ko urr. 6a, 10:21

Zapatuan manifestazio jendetsua egin zuten Elorrion, 'Gure bizitza ez dago salgai, Langile altxa adi!' leloagaz. Martitzenean Metal Smelting lantegian beharrean zebilela hil zen Endika Ruano gogoratu eta lan istripuen kontrako salaketa egin zuten. Plazan hasi eta herrian buelta egin eta gero bueltatu ziren plazara. Bidean, koadrilako txoko aurrean lagunek aurreskua egin zuten Ruanoren omenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!