Film Sozialen emanaldiak, asteburuan, Arriolan

Anboto 2014ko urr. 2a, 10:55

Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duen Film Sozialen jaialdiko filmen emanaldiak eskainiko dituzte Elorrioko Arriolan. Zapatuan, 22:30ean, eta domekan eta astelehenean, 20:00etan, izango dira emanaldiak.

Egunean lau-bost film emango dituzte: iraupen laburreko fikziozko lanak eta film dokumentalak izango dira gehienak. Euskal Herrian, Indian, Guatemanalan, Marokon, Brasilen, Senegalen, Argentinan edota Kanadan ekoitziriko filmak eskainiko dituzte. Ingurumenagaz, genero gaiekin eta giza eskubideekin harremana duten gaiei buruzko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!