Hildako gaztearen lankideek elkarretaratzea deitu dute 18:00etarako

Anboto 2014ko urr. 1a, 13:01

Metal Smelting fundizioan –lehengo Fundiciones San Eloy– behargin bat hil da bart, 21:30ak aldera, makinak harrapatuta. Lankideek elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, lantegi aurrean. 30 urteko langile elorriarra da hildakoa.

 

Lan istripua salatzeko deialdia lankideek egin dute zuzenean. Sindikatuak deialdiagaz bat egiten ari dira.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, 21:25ean gertatu zen ezbeharra eta medikuak bertaratu arren, ezin izan zuten ezer egin. Lan istripua zelan gertatu zen ikertzen ari dira.

Asteburuan ospatzekoak ziren Txantxibiri kaleko jaiak bertan behera geratu dira, hildako gaztea jaien antolaketako lagun-taldekoa da eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!