LAB: "Istripu hau saihestu zitekeen"

Anboto 2014ko urr. 1a, 11:23

Metal Smelting enpresan hildako langilearen lagun senide eta lankideei elkartasuna adierazi die sindikatuak. LABek ohar baten enpresaren bideragarritasunari lehentasuna eman zaiola eta prebentzioan ez dela ahaleginik egin kritikatu du. Langileek deitutako elkarretaratzearekin bat egin du LABek.

2012ko irailean orduko San Eloy enpresa taldea konkurtso egoeran sartu zela gogoratu du sindikatuak, eta 2013ko uztailean likidatu eta gero Metal Smelting enpresak erosi zuela. Enpresan bideragarritasun ekonomikoari lehentasuna eman diotela kritikatu du: "Garrantzitsuena ekoizpen jarduera ahalik eta merkeen egitea denean, eta ez direnean prebentziorako planifikazioak egiten, horrelako lan istripuak ezin dira aurretik sumatu ezin ziren gertaera direla esan". Erantzukizun guztiak hartu, eta prebentzio neurriak martxan jartzea exijititu du LABek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!