Ibarrako zubia eta errepidea 2015erako prest

Anboto 2014ko urr. 1a, 10:06
Joseba Mujika alkateordea eta Ana Otadui alkatea Ibarrako zubiaren obretara egindako bisitan.

Udal arduradunek obretara egindako bisitan azaldu dutenez, proiektuak 665.130 euroko aurrekontua du.


Ibarra eta San Pio X lotzeko eraiki beharreko errepidearen eta zubiaren lanetan aurreikuspenak betetzen ari direla jakitera eman zuen atzo Ana Otadui Elorrioko alkateak udal teknikariekin obrara egindako bisitan. Lanei uztailaren amaiera ekin zieten, eta 2015eko martxoan amaitzea aurreikusten dutela azaldu du Otaduik. Herriko mugikortasunari dagokionez, Elorriorentzako proiektu “estrategikoa” dela azpimarartu zuen alkateak. Azpiegitura honek 665.130 euroko kostua izango du.

Zubiaren eraikuntza
Udalerritik irtengo den trafikoa jasoko duen eta San Pio X kaletik egingo den sarrera norazko bakarrekoa izateko zubia eraikiko dute. Horrela, Durangotik Elorriora sartzeko biribilguneak, gasolindegiaren ondoan dagoenak, hirugarren irteera izango du ezkerrerantz, eta San PioX kalea eta Ibarra  lotuko ditu. Zubiaren galtzadak bi errail izango ditu. Bi espaloiez gainera, bizikletan ibiltzeko 2,40 metroko erraila izango du. Zumelegi errekaren gaineko lotura eraikitzeaz batera, San Pio X kalea oinezkoentzako egokituko dutea aurreratu dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!