Ikastaroak probatzeko ate irekien egunak dituzte asteon Elorrioko kiroldegian

Anboto 2014ko ira. 23a, 10:35

Elorrioko kiroldegian badabiltza ikasturterako eskaintza prestatzen. Hainbat ikastaro egongo dira aukeran, eta astelehenetik aurrera hasiko da matrikulazio epea. Gainera, urriaren 12a baino lehen izena emanez gero, matrikula doan eskainiko dute. Aste honetan, ate irekiak dituzte, erabiltzaileek ikastaroak doan probatu ahal izateko. Adibidez, astelehen arratsaldean gluteoak, abdominalak eta hankak lantzeko (GAP) saioan eta stretching saioan zein pilates hipopresiboan parte hartu ahal izan dute.


Gainera, prestakuntza fisikorako ikastaroa ere martxan ipiniko dute. Behobia-Donostia, Quebrantahuesos eta Ehunmiliak lasterketeta gogorretarako prestatzeko entrenamendu pertsonalizatuak jasoko dituzte. 946 821 027 telefonoan edo elorrio@bpxport.es e-mailean lortu ahal da ikastaroen inguruko informazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!