Nanuken, epaiketak eta protestak

Anboto 2014ko ira. 18a, 12:19

Nanukeko hainbat beharginek greba eta protesta egin dute gaur, euretako hiru epaitu dituztelako udaletxeko bake epaitegian, iazko greba sasoian gertatutako tentsio une bategatik. Gerentea iraintzeagatik daude salatuta. "Jazarpen sindikala" dagoela oharatarazi dute LABek eta ELAk.

Nanuk enpresan greba egin zute iaz bi hilabetez. Tentsio handia eragin zuen, eta azkenean akordiora heldu ziren. Baina, arazoek segitzen dute. Greban izandako gertakari bategatik LABeko hiru afiliatu epaitu dituzte gaur, gerentea iraintzea egotzita. Beharginek zuzendaritza kritikatu dute, akordioan ondorengo errepresaliarik ez egotea adostu ei zutelako.

Gainera, langileak soluzio baten bila negoziatzeko prest daudela azaldu dute. Baina, gerentearen erantzuna "Zer emango didazue bueltan?" izan dela, eta tentsioa sortzearen errua bota diote.

Lan egutegiagaz ere arazoak dauzkate. Langile batzordearen arabera, 1.724 ordu hitzartu zituzten, eta handik gutxira 1.900era igaro ziren. Hori dela-eta, joan zen astean ere epaiketa burutu zuten Bilbon. "Langileen aurkako eraso larria, eskubide urraketa" dela diote. Ordu horiek aprobetxatuta, herriko %10eko langabezia tasa bajatzen lagundu ahalko zela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!