Sare jaio da, preso eta iheslarien eskubideen alde

Anboto 2014ko ira. 16a, 09:37

Elorrion joan zen barikuan aurkeztu zuten Sare; “dispertsioarekin amaitzea”  da lehen erronka.

Euskal Herriko konponbidearen baitan, preso eta iheslarien etxeratzea bultzatu gura du Sarek, kartzeletan edo ihesean daudenen giza eskubideak oinarritzat hartuta. Herririk herri aurkezpenak egiten dabiltza, eta Elorrion joan zen barikuan ipini zuten zita. Plazan egin zuten ekitaldia, eta herritarrei eskaini zieten protagonismoa: “Izenak dioen bezala, sarean oinarrituko da mugimendu berri hau, eta herritarrak izango gara bertako protagonista”. Dispertsioa gainditzea daukate lehentasun lez: “Konponbidearen bila goaz, eta dispertsioarekin amaitzea izango da gure lehen erronka herritarra”.

Zapaturako Bilboko Miribillan ekitaldi nazionala deitu dute, 18:00etan, eta presoen dispertsioarekin amaitzeko ibilbidearen hasiera lez islatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!