Hilero gai sozialei buruzko dokumental bat ekartzen duen Hilean Behin zikloaren barruan, My stuff (Nire gauzak) filma ekarriko dute 2014-2015 ikasturtea zabaltzeko. 2013an, Finlandian sorturiko filma da, Petri Luukkainen zuzendariarena.
Petri izeneko 26 urteko mutilaren istorioa kontatzen du filmak; neska-lagunak beragaz zeukan harremana apurtu du, eta galduta dago Petri, krisi existentzial bete-betean: hipoteka itzela eta etxea gauzaz betea dauzka protagonistak, baina bizitza hutsik daukalako sentipena ere bai. Falta duena zer den bilatzeko, bizitzan benetan inportantea zer den jakiteko, esperimentu bat egingo du Petrik: urtebetean bere gauza guztiak biltegi batean gorde, eta egunean bat baino ezingo du erabili. Guztiz debekatu dio bere buruari, gainera, ezer berria erostea.