Herriko ekoizleen lana izango da protagonista nagusia gaurko azokan

Anboto 2014ko ira. 7a, 09:00

Gaur 10:00etatik 15:00etara egingo dute Elorrioko eta inguruko nekazarien, abeltzainen eta artisauen Ferixa Nausiko jaietako azoka. Elorrioko nekazarien ortuariak, herriko artisauen lanak eta abeltzainen ganadua bilduko dituzte, besteak beste. Inguruko herri eta eskualdeetako ekoizleak ere izango diren arren, aurten nobedade inportantea da herriko ekoizle gehiagok parte hartuko dutela nekazaritza, artisautza eta abeltzaintza azokan. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Elorrioko hemezortzi partaide inguru izango dira.


Elorrion euren postua ipintzeko eskaria egin duten guztientzako lekurik ez dute izan aurten, antolatzaileek azaldu dutenez. Izan ere, iaz baino hamar erakusleku gutxiago ipini ahalko dituzte: 60 izango dira guztira.

Aipaturiko leku eskasia hori kudeatzerakoan, ekoizle elorriarrei lehentasuna ematea erabaki dute azokaren antolatzaileek: herriko artisau eta nekazari berriek egiten duten lana herrikideei erakusteko aukera izan dezaten hartu dute antolatzaileek erabaki hori.

Edozelan ere, Feriagunea zelan handitu aztertuko dutela esan dute antolatzaileek, datozen urteetan azokan parte hartzeko eskaria egiten duten ekoizle guztiak hartu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!