Udalak lur eraikigarri bat enkantean ipini du Zenitan

Anboto 2014ko ira. 1a, 16:00

Enkanteko hasierako prezioa 197.000 eurokoa da, udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez.

Zenita auzoko 2.700 metro karratuko lur eraikigarri bat salduko du udalak enkante bidez. Dagoeneko egin ahal da apustu lurrarengatik, eta enkantean parte hartu gura dutenek 3.900 euro ipini beharko dituzte berme lez. Hasierako prezioaren %2 da berme horren kopurua.

Pertsonek zein erakundeek egin ahal dute apustu, irailaren 30eko 14:00ak arte. Diru gehien eskaintzen duenak lortuko du lurra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!