San Agustinen, jai giroan murgilduta

Anboto 2014ko abu. 28a, 14:48

Gaur amaituko dira San Agustin auzoko jaiak. Eguerdian, meza eta dantza saioa izan dituzte, besteak beste.

Martitzenetik jai giroan murgilduta ibili dira San Agustin auzokoak. Atzo mendi irteeran eta tortilla txapelketan ibili ziren, adibidez. Gaur, 12:00etan meza eduki dute, eta ostean dantza saioa. 14:30ean bazkarian batu dira, eta iluntzean esango diete agur jaiei, Luhartzen erromeriagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!