Arratsaldeko 19:00etan hasiko dituzte auzoko jaiak txopoagaz, eta hurrengo egun bietan ekintza ugarigaz gozatzeko aukera edukiko dute. Eguaztenean, mendi irteera egingo dute 10:00etan, Artibaso-Amitar bidea markatzeko. 19:00etan tortilla txapelketan batuko dira, eta 22:00etan Gora Herria taldeak kontzertua eskainiko du.
Eguenean mezak zabalduko du eguna 12:00etan. Gero, Betsaide dantza taldearen ikuskizuna etorriko da, baita igel txapelketa ere. 14:30ean auzo bazkaria ospatuko dute, eta arratsaldean umeentzako tailerrak antolatuko dituzte. 20:00etan Luhartzen erromeria hasiko da, bi saiotan garatzeko; lehena 21:00ak arte eta bigarrena 22:30etik aurrera.