Gasolindegia itxi egingo dute, urte luzez zerbitzua eman ostean

Anboto 2014ko uzt. 18a, 09:00

Kalean zebilen zurrumurrua egia bihurtu da. Elorrioko gasolindegia itxi egingo dute, eta berehala gainera. Datorren eguaztenetik aurrera ez dute zerbitzua emango. Jabeak joan zen astean eman zien berria beharginei.

 

Errentagarritasunik eza izan ei da itxieraren arrazoia; Cepsa enpresak gasolindegiko jabeari ezarritako irabazi tarteek ez ei zuten etekinetarako aukera handirik ematen. Herrigunearen sarreran, San Fausto auzoan egon da urte luzez gasolindegia. Gaur egun hiru behargin egon dira bertan lanean, eta batek 35 urte zeramatzan.
Gasolindegia itxita, gasolina hartzeko San Agustineko makina automatikoak bakarrik geratzen dira herrian. Bestela, Abadiñoko Eroskin edo Berrizko Eitua industriagunean dituzte hurbilen gasolindegiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!