Nanuken ez direla akordioak bete esan dute beharginek

Anboto 2014ko uzt. 16a, 14:00

Azaroan akordioa sinatu zuten Nanukeko zuzendaritzak eta beharginek, tentsio handiko greba baten ostean. Bada, langileen batzordeak jakinarazi du hainbat akordio ez direla bete. Herrian kartel informatiboak ipini dituzte, egoeraren berri emateko.

 

Beharginen arabera, lan hitzarmena ez dute bete, adostutako lanorduak baino 160 gehiago ezarri ei direlako batez beste. Alde biek %4ko soldata beherapena adostu zuten, hurrengo urteetan bueltatzeko konpromisoagaz. Gai hori epaitegietan ibili da, eta sententzia beharginen aldekoa izan zen. Sententzia errekurritu zuen enpresak, eta, horregatik, akordio hori ere ez dela errespetatu esan dute langileek.
Gainera, urtarrilean behargin bat kaleratu zutela diote, “greba egiteagatik”. Gerenteak beste hiruren kontra ere salaketa ipini du, eta irailean izango da epaiketa, beharginek aurreratu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!