Areto futbol txapelketagaz jarraituko dute Uda Gaztetxeroa

Anboto 2014ko uzt. 16a, 13:04

Elorrioko gaztetxeak aurtengo udan ere aisialdirako alternatiba eskainiko die herriko gazteei. Martxan dago aurtengo Uda Gaztetxeroa, eta asteburu honetan jarraituko dute ekimen horren egitarauagaz, IX. Kale Areto Futbol Txapelketagaz.

Joan zen asteburuan egin zuten lehenengo ekintza. Urbasara irteera prestatu, eta asteburu-
pasa egiteko aprobetxatu zuten gazteek. Asteburu honetan kaleko areto futbolaren txanda izango da: aurreko urteetan arrakasta eduki du. Bederatzigarren edizioa izango da, eta lagun-taldeka banatuta jokatuko dute plazako pilotalekuan.
Abuztuaren 2an, berriz, Larrabetzuko (Bizkaia) Gazte Jaira joango dira. Hil horretan, 4tik 10era, eskalada eta zubi-saltoa egingo dituzte, eta kobazuloetan ibiliko dira, eta 15etik 17ra Pirinioetara egingo dute txangoa. 18an eta 19an, ostera, mus txapelketan jardungo dute. Gainera, eguaztenero afariak emango dituzte, eta eguenetan bideoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!