Herritarren arretarako bulego bat zabalduko dute

Anboto 2014ko uzt. 10a, 15:55

Herritarren Arretarako Zerbitzua ipiniko dute Elorrion, eta beharginak horren prestaketan hasi dira. Bulego berri bat izango da, tramiteak egiteko eta informazioa jasotzeko.

 

Proiektuaren lehenengo fasean tramiteen liburua diseinatuko dute, bertan egin ahalko dena deskribatzeko eta sinplifikatzeko. Udalaren aurreikuspenen arabera, zeregin hori azarorako amaituko da. Gero, bigarren fasean, lekua aukeratu eta zerbitzuaren ordutegia ere zehaztuko dute. Otsailean onartu zuten egitasmoa.


Udalak adierazi du “tratu pertsonala eta indibidualizatua” indartuko dela. Gainera, zentralizazioak tramiteak azkartzea ere ekarriko duela azaldu du.


Bestalde, dagoeneko udaletxean ordainketak kreditu txartel bidez ere egin ahal direla informatu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!