Elorrioko Udalak 70.000 euro bideratuko ditu herriko kirol taldeetara

Anboto 2014ko uzt. 7a, 12:34
Herriko bederatzi kirol taldeen diru laguntzak erabaki dituzte. Zenbatekoa kalkulatzeko hainbat irizpide hartu dituzte kontutan; lizentzia kopurua, sentsibilizazio kanpainak eta berdintasunaren aldeko lana, besteak beste.

 

Banaketa egiteko hainbat alderdi hartu dituzte kontutan: Kirol irizpideak –lizenzia kopurua, kideen kategoriak, entrenatzaileen titulazioa...), gizarte irizpideak (kirola denontzako eta kirol jardunaren sustapena), hezkuntza eta prestakuntza irizpideak (sentsibilizazio kanpainak eta prestakuntza ikastaroak), euskararen erabilera, berdintasuna indartzea, Elorrioren irudia sustatzea eta kultura sustatzea.

Horrela egin dute banaketa:

  • CD Elorrio: 15.182,98
  • Elorrioko Txirrindulari Elkartea: 11.379,08
  • Elorrioko Errugbi taldea: 11.059,06
  • Berriotxoa pilota elkartea: 9.527,02
  • Erdella Mendizale taldea: 8.824,31
  • Buzkantza futbito taldea: 5.718,10
  • EKT: 3.541,03
  • Zaldibaltza Xake taldea: 1.945,64
  • Larrano Parapente taldea: 1.745,28
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!