Argazkilaritza taldekoen argazkiak, etxebizitzen horman erakusgai

Anboto 2014ko eka. 25a, 09:36
Plaza ondoan eta formatu handian, dozena bat argazki baino gehiago eskegi dituzte Elorrion, Berriotxoa kaleko lehen etxeko horma bat ia guztia estali arte. Udarako programazioagaz batera prestatu duten ekimenetako bat da EAT Elorrioko Argazki Taldeko kideen argazkientzako erakusleiho berezia.

 

Argazkien mosaikoa sei hilabetez egongo da etxe horretako horman, eta gerorantzean ere beste argazki batzuk ipintzeko aukera egongo dela azaldu dute Arriolako arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!