Elizaldeko igerilekuetan langileak behar dituzte

Anboto 2014ko eka. 23a, 12:05
Igerilekuen obrak aurrera doaz eta udal ordezkariek esan dute uztailaren 3an zabalduko dituztela.

 

Elizaldeko kanpoko igerilekuen obrak aurrera doaz, eta udal ordezkariek adierazi dute uztailaren 3an zabalduko dituztela. Gobernu Batzordean erabaki dute zein enpresari eman gestioaren ardura: BPXport izango da, kiroldegia ere kudeatzen duena. Kontratua printzipioz aurtengo udarako da, eta zerbitzu guztiak jasotzen ditu: sorospena, sarbidearen kontrola, garbiketa, mantentze-lanak, taberna eta abonuen kudeaketa. Horretarako, langileak behar ditu enpresak, eta dagoeneko zabaldu du deialdia. Gura duenak kiroldegian bertan utzi ahal du curriculuma. Udalak azaldu du proiektuagaz enplegua sortu, eta ekonomia garatu gura duela.


Uztailaren 3an inauguratuko dira igerilekuak, eta egun horretan ate irekien jardunaldia egingo dute. Irailaren 15era arte egongo dira zabalik; enpresak gura badu, 30era arte luzatu ahalko du. Hasieran proposatutako prezioak berretsi dituzte batzordean, eta abonuak gaurtik aurrera hartu ahalko dira kiroldegian bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!