'Ate debekatuaren ostean' antzezlana eskainiko du Arrapaladan taldeak, asteburuan

Anboto 2014ko eka. 18a, 09:30
Ekainaren 21ean eta 22an, San Jose ermitan eskainiko du Elorrioko Arrapaladan antzerki taldeak, 'Ate debekatuaren ostean' obra.

 

Zapatuan, 17:00etan eskainiko dute emanaldia; eta 13:00etan eta 18:00etan izango dira domekako emanaldiak. Doako sarrera edukiko dute, eta San Jose ermitan izango dira emanaldi guztiak.

Hiru eta zortzi urte arteko umeentzako sorturiko lana da Arrapaladan antzerki taldearen Ate debekatuaren ostean, eta Nora izeneko neskatoa du protagonista. Ikusleak ate debekatua zeharkatzera gonbidatuko dituzte Norak eta Mikaela kontalariak.

Sonia Villamor aritu da Ate debekatuaren ostean obra zuzentzen, eta Maritzi Baseta, Maria Herrero, Blanki Gomez eta Karmele Ganboa dihardute aktore lanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!