27 lagun batu dira David Jimenez argazkilariaren Iturriko tailerrean

Anboto 2014ko mai. 13a, 10:02
Durangaldeko zein Bizkaiko herrietatik zein Estatuko hainbat txokotatik ere etorri dira astebururako Elorrioko Argazki Elkarteak antolatu duen tailerrera: 27 lagunek hartu dute tailerrean parte.

 

Irudi baten bihotza izenburuko tailerra gidatu du David Jimenez argazkilari andaluziarrak (Sevilla, 1970), Iturri kultur etxean. Lehenengo aldia da horrelako ekintza bat antolatu duena Elorrioko Argazki Elkarteak, eta "lehenengo edizioaren emaitza ikusita, guztiz motibatuta gaude jarraitzeko", antolatzaileek esan dutenez.

Hiru zatiko ikastaroa izan da lehenengo ElorrioPhoto ekimen honetakoa. Irudiek munduaren ulermenarekin duten erlazioa eta irudi baten esanahiaren arlo fundamentalak aztertu dituzte, batetik. Bestetik, ideia bat zelan gauzatu ere landu dute, eta amaitzeko, argazkigintzan ikuspuntuak, espazioak eta argiak daukaten garratziaz ere jardun da argazkilari andaluziarra. Hainbat autoreren lanak aztertu dituzte, baikoitzak bere hizkuntza propioa zelan bilatu duen ikusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!