Hiru pertsona atxilotu dituzte Elorrion kamioietan lapurtzen saiatzea egotzita

Anboto 2014ko api. 23a, 10:56
Durangoko Ertzain etxeko agenteek 19 urteko gizon bat eta 21 eta 35 urteko bi emakume atxilotu zituzten astelehenean Elorrion. Ertzaintzak azaldu duenez, Elorrioko merkataritza-gune baten ondoan aparkatuta zeuden kamioi bitan lapurretan egiten saiatu ziren.

 

Arratsaldeko 17:00ak inguruan, ertzainek kamioi gidari baten deia jaso zuten, ibilgailuaren atzeko aldean zarata entzun zuelako. Kamioitik irten zenean ateak apurtuta eta zabalik zeudela ikusi zuela diote agenteek. Gaineratu dutenez, gizon bat ikusi zuen eta momentu horretan arineketan ihes egin zuen.

 

Minutu batzuk beranduago, Ertzainek gizon hori auto batean aurkitu zuten beste emakume birekin. Ertzaintzak dioenez, 19 urteko gaztea hemeretzi aldiz atxilotua izan da. 21 eta 35 urteko emakumeak berriz, bederatzi eta hogeita zazpi aldiz atxilotuak izan dira, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!