Elorrioko Udalak joan den zapatuko erasoa salatu du

Anboto 2014ko api. 15a, 11:50
Elorrioko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, "Erreka kaleko jaien barruan, Herriko Plazaren inguruan zeuden hogei bat pertsonak, horietako batzuk aurpegia estalita zutela, botilak jaurti zituzten udaletxeko fatxadaren kontra". Gaineratu dutenez, "zorionez, ez zuten kalterik eragin Udaltzaingoaren presentziari esker".

 

Udalak dioenez, "horrelako jarduerak salatu nahi ditugu, ez baitute gizartea eskatzen ari den bizikidetza eta gobernu eszenatoki egokia osatzen".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!