Haur eskola berria edukiko dute Txintxirrin

Anboto 2014ko api. 14a, 08:55
Txintxirri ikastolan haur eskola berria egiteko obrak hasi dituzte. Goiko aldeko eraikin aurrefabrikatua bota dute, eta haurrentzako espazio berria irailerako egongo da prest.

 

Ez dute edozelan garatuko; pedagogiaren zerbitzura antolatuko dutela esan dute, “pedagogia aktiboa” garatzeko. Izan ere, euren proiektua, umeari protagonismoa emanda garatzen dute batez ere. Beraz, euren premiei erantzuteko pentsatutako eraikina izango da.

Txintxirrikoek azaldu dute azken urteetan etengabea izan dela ikastetxearen hazkundea, eta espazio berrien hausnarketari aspaldi ekin ziotela. “Etorkizuneko proiektuaren lehenengo fasea baino ez bada ere, ikastolarentzat urrats erraldoia da”.

Eraikina bioeraikuntzaren arabera altxatuko dute. Filosofia horren barnean, adibidez, lurpeko perturbaziorik ez egotea eta material naturalak erabiltzea daude. Modu horretan, haurrentzako “ingurune goxo eta osasungarria” sortu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!