Josu Juaristi EH Bilduko hautagaia gaur, Arriolako solasaldian

Anboto 2014ko api. 15a, 09:00
Gaur, martitzena, solasaldia egingo du EH Bildu koalizioak Elorrioko Arriolan, 19:00etan. Maiatzaren 25ean egingo dira Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Josu Juaristi da EH Bilduko hautagaia. Ideiak eta egitasmoak azalduko ditu, Miren Amuriza bertsolariak eta Iker Casanova idazleak egingo dieten galderei erantzunda: hiruren arteko solasaldia izango da.

 

EH Bilduren iritziz, hauteskundeak testuinguru latzean datoz: “Zerbitzu publikoak murrizten eta eskubide sozialak deuseztatzen ari dira etengabe; horren ondorioz, milioika pertsona langabezia, etxe desjabetzeak, ezegonkortasuna, pobrezia eta bazterketa soziala sufritzen ari dira”. Horren aurrean, “herrien autodeterminazio eskubidearen defentsa argia egin eta Europar Batasuneko eredu sozioekonomikoa aldatzeko ardura” hartuko duela dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!