Merkatua antolatuko dute Erreka kaleko jaien barruan

Anboto 2014ko api. 10a, 10:39
Astebururako egitarau oparoagaz datoz Erreka kaleko jaiak. Gaur pintxo-poteoagaz motorrak berotzen hasiko dira eta domekara arte ipuin-kontalariak, erromeria, kontzertuak, dantzak... Denetik egongo da, baita 150 postuz osatutako azoka ere.

 

Bihar, DJ Zirkinen musikak girotuko ditu iluntzea eta gau partea. Era berean, munduko ipuin kontalariak Arriolan bilduko dira, 22:00etan. Gauerdian, Summun Arten DJ & VJ Set arituko dira gaztetxean.

Zapatuan, pilota partiduak izango dira arratsaldean, eta iluntzerako eta gauerako, Luhartzek erromeria ekarriko du Errekakalera. Gaztetxean, 23:00etan, Skontra eta The Potes taldeek eskainiko dute kontzertua, Gauerdian Summun Art izango da Ateneoan.

Domekan, bigarren eskuko, artisautza eta Elorrioko baserritarren produktuen azoka izango da goizean. Eguraldi txarra egiten badu 60 postu inguru batuko dira elizpean; ona egiten badu 150 postu izango direla kalkulatu dute antolatzaileek. Arratsaldeko 17:30ean, Besaide dantza taldeak dantza emanaldia eskainiko du plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!