'Familia bat alokatu S.A.', Iturri kultur etxean

Anboto 2014ko api. 7a, 10:42
Ryuichi Ichinokowa 44 urteko gizon japoniarraren istorioa kontatzen du dokumenatalak. Itxuraz gizon arrunta da Ichinokowa. Baina bere inguru hurbilak ezagutzen ez duen sekretu bat dauka.

 

Apirilaren 9an, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean eskainiko dute Familia bat alokatu S.A. ekoizpen daniarra. Hilean Behin dokumentalen zikloaren barrukoa da emanaldia.

Ryuichi Ichinokowa 44 urteko gizon japoniarraren istorioa kontatzen du dokumenatalak. Itxuraz gizon arrunta da Ichinokowa. Bere inguru hurbilak ezagutzen ez duen sekretu bat dauka, baina: senide, lagun, kide edo bikotekidearen papera jokatzen duten pertsonak alokatzen dituen enpresa baten jabea da.

Bere herrialdean, Danimarkan, zein eta Asiako zineman ere lan egindakoa da Kaspar Astrup Shröeder filmaren zuzendaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!