Euskal Herriko historia, mapetan erakutsia

Anboto 2014ko api. 1a, 09:00
Txalaparta argitaletxeak, Berria egunkariak eta hainbat udalek lagunduta, Jose Mari Esparzak antolatu du apirilean Elorrion ikusgai izango den erakusketa hau. Apirilaren 30era arte egongo da 'Euskal Herriko mapak, Euskal Herria kartografian eta testigantza historikoetan' Elorrion.

 

XVI. eta XX. mendeen artean egindako Euskal Herriko mapak biltzen ditu, besteak beste, erakusketak.

Mapekin batera, gainera, historian zehar idazleek, instituzioek, entziklopediek, eskola liburuek, etab. eman dituzten Euskal Herriaren definizioak ere bildu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!