Lehenengo ikastetxearen kasuan, Eskola Bidea izeneko proiektua amaituko dela azaldu dute. Horren baitan, aparkalekutik irteteko bigarren bidea sortuko dute ibilgailuentzat, eta ate berri bat ere eraikiko dute.
Bigarrenari dagokionez, udalak hitzarmena sinatu du ikastolagaz. San Jose kaleko espaloia zabalduko dute, eta ikasle eta gurasoen segurtasuna bermatzeko beharrezko den zabalera emango diote.