Emakumeak protagonista, Iturrin, film dokumentalean eta erakusketan

Anboto 2014ko mar. 9a, 09:00
Rafea beduinoaren istorioa kontatzen du eguaztenean emango duten filmak.
Emakume kirolarien argazki erakusketa dago Iturri kultur etxean, eguaztenera arte ikusgai. Egun horretan, ‘Rafea eta eguzkia’ filma izango da Elorrioko kultur etxean ikusgai.

 

Emakume kirolarien irudiak bildu dituzte Elorrioko Iturri kultur etxeko argazki erakusketan. BBK Fundazioak babesturikoa da erakusketa, eta emakume kirolari horiei omenaldia egiteko helburuz antolatu dute. Martxoaren 12ra arte izango da erakusketa ikusgai, Elorrioko kultur etxean. Aitzindari izan ziren emakume kirolarien argazkiekin bisitariaren oroimena piztea da antolatzaileen helburua. “Benetakoa den, baina gutxitan kontatu izan den istorioa” azaleratu gura dute.

Dokumentala eguaztenean

Era berean, emakumeen istorioa da gai sozialei buruzko Hilean Behin zikloak martxorako dakarrena. Martxoaren 12an, Elorrioko Iturri kultur etxean emango dute 2012an ekoitziriko Rafea eta Eguzkia filma. 

Rafea emakume beduinoaren istorioa kontatzen du Jehane Noujaim eta Mona Eldaief egiptoarrek zuzenduriko lanak. Jordaniako basamortuko herririk pobreenetako batean bizi da Rafea bere lau alabekin. Alfabetatu bakoa den arren, Indiara bidaiatu eta eguzki ingeniari izateko prestatuko da. Tradizio injustuen aurrean hezkuntzak duen boterea erakutsiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!